XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BESTE GESTIO BATZUK

SARRERA

Izenburu honen baitan, Arartekoak 1998an barrena bideratu dituen jardueren artetik eragindako gaien ezaugarriengatik erakunde honen lana antolatzeko alorretan sartzeko zailak direnak jaso nahi dira.

Ez da erraza alor honetako kexak kategorien arabera sailkatzea, ezta eraginik handiena eduki dutenak nabarmentzea ere, besteak beste kexa gutxi direlako, oro har, erakundearen jarduera kontuan hartuta eta, edukien aldetik, oso hetereogeneoak direlako.

Honen baitan, auzi desberdin asko aztertu dira.

Esate baterako: minusbaliotasun motaren bat duten haurrei jolas-parke batean sartzeko ezarri zaizkien mugak;

baserri batzuetatik hurbil ehiza-jarduera bat izateak eragiten dituen gogaipenak, identitatea egiaztatzeak eragiten dituen arazoak jubilazio-pentsio bat jasotzerakoan, Francoren garaian ezkutuan lanean aritu ziren andereñoek egindako zerbitzuen aitorpenaren eskaera edo zehapenak ezarri izana zaborrak kalean uzteko ordutegia ez betetzeagatik, zabor poltsen barrenean aurkitu baitira haren izena agertzen duten agiriak eta gutunak.

Azkenik, argitu behar da alor honen baitan sartuta dauden espedienteen bideratzeari ekin zaiola bitartekaritza hutsaren ikuspegitik, gizakiaren izaerari dagozkiolako eta autonomia erkidego honetan oihartzun ukaezina dutelako.

14.2. AUKERATUTAKO KEXAK

Francoren garaian ezkutuan lan egiten zuten andereñoek egindako zerbitzuen aitorpena (181/94)

Erreklamazioa: Erakunde honetan bideratu da, Francoren garaian ezkutuan irakaskuntza lanetan aritutako andereño talde batek sustatutako kexa.

Adierazi zuten, garai hartako inguruabar soziopolitikoak zirela medio, ez zutela urte haietan Gizarte Segurantzan kotizatzerik izan.

Beraz, 65 urterekin jubilatzerakoan, ez dute 35 urte adinako kotizazioa egina izango Gizarte Segurantzan, baina benetan lan egindako urteak dira, horietako batzuk arestian aipatutako egoeran.

Halaxe gertatzen den kasuetan, horrek ondorio txarra du dagozkien jubilazio pentsioaren zenbatekoan, pentsio hori %2 murriztuko baita kotizazioko 35 urte horietara iristeko falta den urte bakoitzeko, gutxieneko denboraldi horixe baita Gizarte Segurantzak ezarri duen betebeharretako bat dagokion pentsioaren %100 jasotzeko.

Kexaren sustatzaileek, aipatutako arrazoiarengatik, jubilazio pentsiotik kenduko dieten kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ordaintzea eskatzen zuten, eta eskaera hori kasuaren ezaugarri bereziei, erkidegoari emandako zerbitzuari eta urte haietako kotizazio faltaren arrazoiei erreparatuta egin zuten.

Azterketa: Erakunde honek alderdi ekonomikotik ebaluatu nahi izan zuen neurri hori hartzeak izango lukeen eragina, eta horretarako datu zehatzak eskatu zizkien espedientearen sustatzaileei.

Azterketaren ondorioa hau izan zen: